XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Martin! Azeri maltzur hori bizirik!.

- Nire lagun zaharra! Bizirik ikusteko itxaropen guztiak galduta nizkian!.

- Esaidak baina, ba al duk erokeria guzti honen berri....

- Lagundu ninduten sasikume horiek, Kio bahitu eta gero zuei L`Esperancera sartzen ikusi eta kidetzat hartu zintuzteten.

- Bertyk Kio herrira itzuli eta gertatutakoa argitu zuenari esker sarraski hau galerazi egin ahal izan duk.

- Badakigu ez zaretela guztiok errudunak, baina odol ugari isuri da zuengatik.

- Hobe duzue alde egitea eta inoiz ez itzultzea. Ez zarete ongi etorriak.

- Aldegin? Beranduegi, izotzak badiaren irtera erabat itxi du.

- Itxoin urtu arte eta bitartean ez hurbildu herrira!.

- Eskerrik asko Berty guregatik egin duzunarengatik.

- Ez dut zuengatik egin, nire osaba Martinengatik baizik.

- Zu... zure... osaba? - Ejem... Bai, nire arreba Inesen semea duk, Donostiakoa.

- Behin etorri zitzaidan itsasora irten nahi zuela esanaz eta orduan....